Kasino elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Hiru kidek utzi dute zuzendaritza eta bertze hiru berri sartu dira

Urtero bezala, Zuzendaritza Batzordean aldaketak egin ditu Kasino elkarteak. Ilbeltzaren 16an egin zuen urteko batzarra eta zuzendaritzako sein lagunetatik hiru atera eta hiru bazkide berri sartu ziren: Jabi Juanotena, Peio Sanz eta Juan Karlos Sein dira berriak. Bi urteren ondotik kargua utzi dutenak, berriz, Luis­ Miguel Apezetxea, Patxiku Ganboa eta Jabier Jabalera dira.

Juntako kide berriek euren karguak izanen dituzte. Hala, Juanotena lehendakariordea izanen da, Sanz idazkariordea eta Sein biga­rren bokala. Joan den urtean zuzendaritzan sartu ziren hiru kide be­rriek kargu nagusiak hartu dituzte aurten: Fran Indart lehendakaria izanen da, Itziar Zelaieta idazkaria eta Santi San Miguel bokala. Heldu den urtean be­rriz berrituko da zuzendaritza eta aurten ordezkoak direnek kargu nagusiak hartuko dituzte, eta sartzen diren berriak ordezkoak izanen dira.

Bertzalde, aipatu, urte auni­tze­tan egin duen bezala, Mayi Ruizek be­rrituko duela bodega.

 

Bazkide gehiago

Gaur egun, 255 bazkide inguru ditu Kasino elkarteak. Azken batza­rrean zazpi baja egon ziren –lauk euren borondatez utzi dute elkartea eta hiru hil egin direlako– eta 12 alta eta eskualdaketa bat ere izan ziren –azken honetan attak utzi eta semeak hartu du bazkidearen tokia–.

 

Egin diren obrak

Aldatu berria den Zuzendaritza Batzordeak hainbat lan egin ditu azken urte honetan. Patxiku Ganboa orain arte idazkari izan denak azaldu digunez, «sukaldea aldatu eta berritu da, ateak aldatu eta alumuniozkoak paratu dira eta kudeaketa informatizatu egin da».

 

Barrikotea eta Bazkidearen Eguna

Usadioa mantenduz, otsail hondarrean edo martxo hasieran barriko­tea antolatuko du Kasino elkarteak. Horrez gain, iaz zehaztutako erron­ka berreskuratzen ahalenginduko dira, Bazkideen Eguna an­to­l­a­tzen, hain zuzen. «Due­la bi urte galdu zen ohitura hau, jendea apun­tatzen ez zelako». adie­ra­zi digu Ganboak. «Obrak­ zirela eta, iaz ez zen egin. Aurten be­rres­ku­ratu nahi da», erran du.

 

DATUA

255 BAZKIDE 

inguru ditu gaur egun Kasino elkarteak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun