Etxalarko Udala pozik dago auzolanek izandako arrakastarekin

Irune eta Itsaso 2011ko otsailaren 2a

284 lagunek egin behar zituzten iaz auzolanak Etxalarren eta %80ak egin zuen. Artxiboko argazkia

230 pertsona inguruk egin dituzte 2010ean auzolanak

Auzolanak berriz ere martxan jarri ziren joan den urtean eta balorazio positiboa egin du Udalak. Patxiku Irisarri alkatearen erranetan, “Etxalarren betidanik egiten zen auzolana, kontua da 1999an Udalak utzi ziola auzolana deitzeari. Urte horretatik honat baserrietako jendeak batez ere, segitu du auzolana egiten eta guk joan den urtean berriz hasteko apustua egin genuen”.

Auzolanak berriz ere martxan jarri ziren joan den urtean eta balorazio positiboa egin du Udalak. Patxiku Irisarri alkatearen erranetan, “Etxalarren betidanik egiten zen auzolana, kontua da 1999an Udalak utzi ziola auzolana deitzeari. Urte horretatik honat baserrietako jendeak batez ere, segitu du auzolana egiten eta guk joan den urtean berriz hasteko apustua egin genuen”.

Aurtengoan ere bide beretik segitu behar dutela jakinarazi dute, nahiz eta gauza batzuk aldatu beharko diren. “Aldaketa batez ere barne antolakuntzan izanen da –dio allkateak– kontrola eramateko orduan auzoetako arduradunak (auzo bakoitzean zinegotzi bat) jarraipen zehatzago bat egin eta kasu batzuetan lan berriak ere proposatuko dituzte, jendea horietara bideratzeko”.

Herritar aunitzek eurek aukeratutako lana egin dute. Lanak aipatzerakoan gehienbat auzoetako pista bazterrak desbrozatu dira eta lehengo bide eta bidexka dezente ere garbitu eta berreskuratu dira: Antsolokuetatik Usategietarako bide zaharra, Soroezpondatik Arrakoitz aldera doan bidexka, Aiñegitik Mikelestoneko borda aldera doan bidea, Soroezpondatik Arrakoitz aldera doan bidexka eta Sarrikuko zubi berritik zubi zaharrera doan bidexka. Bertzelakoak ere egin dira: igerilekuak garbitu, herriko hainbat barandilla pintatu, herriko informazio panelak eta haurren jolastokiak bernizatu, labaderoa txukundu, frontoiko marrak eta zenbakiak pintatu, erreka bazterrak garbitu eta bertatik zaborra atera…

 

Udalaren balorazioa

Patxiku Irisarri alkateak erran duenez, auzolana 284 lagunek egin behar zuten eta hauetatik %80k egin dute. Auzolana egin ez dutenen artean, %10 Etxalarren jaiotakoak dira eta bertze %10 kanpotik etorritakoak. Datu hauek ez dute Udala sorpresaz hartu, lehenago ere izaten baitziren auzolana egiten ez zutenak.

Datu horiek erakusten dute etxalartar guziak ez daudela auzolanaren alde. Denak Etxalarko auzolanen aurka komunitatea ere sortu da Facebook-en, eta “Zergatik berreskuratu dira auzolanak? Udaletxeak gure diruarekin zer egiten du eta zer egin nahi du?” galdetzen du. Patxiku Irisarrik espero zituen kontrako iritzi horiek, “lehen ere bazeudelakoz, baina egin ez dutenen artean badago auzolana bera zer den ez dakiena ere, eta hori landu nahi dugu aurten. Bertze batzuk kontra kontrako iritzia dute eta aurten ere ez dute auzolanik eginen”. Auzolanean parte hartu duen %80 horren artean, aldiz, “jarrera positiboa” somatu du Patxiku Irisarrik, “gauza dezente egin direlakoz eta horrek herria txukun uztea ekartzen du eta bertan daukagun bizi kalitatean eragin ere bai”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun