Eskubaloian zein judoan, bietan entzun izan dugu Ana Mindegia herriko gaztearen izena, eta bietan nabarmenduz, gainera. 16 urte berriak dituen arren, kirolari bikaina dela erakutsi izan du maiz. Berriki, berriz, Caceresen jokatu den Espainiako Eskubaoi Txapelketan parte hartu du Nafarroako selekzioarekin, kadeteen kategorian, eta merituzko seigarren postua eskuratu du taldeak. Anak, bere aldetik, 16 gol sartu ditu txapelketa honetan eta lan bikaina egin duela erran daiteke.