San Anton eguna

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko otsailaren 1a

Oso ongi pasatu zuten haur eta gurasoek San Anton egunean Aierrik taldearen saioarekin. Izaskun Zubialde

Astelehenarekin tokatu da aurten San Anton Eguna, eta astez izateak jende gutxiago bildu arren, egun polita atera zen. Goizean meza izan zen ermitan eta herritarrak ez ezik, ingu­ruko herrietatik ere eto­rri zen jendea. Ondotik, hamaiketakoa eskaini zen. Aipatzekoa da, bes­­talde, ermita txukun izatearen atzean Bittori Erasunen lana dagoela. Berak izan zuen hamaiketakoaren ardura ere eta eskertzekoa da.

Garai batean, mendi mutilak herrian izaten zirenean, baserritar giro haundia izaten zen San Anton egunean, eta aizkora eta ahari apustuak ere egiten ziren. Orain ez da halakorik, baina eguna ez zen goizeko mezarekin akitu. Arratsaldean, Aierrik herriko taldearen eskutik dantzaldia izan zen Estalpean, eta gazte­txoek ederki gozatu zuten. Ondotik, Udalak eskainitako txokolatada izan zen. Gauean ere somatu zen ez zela ohiko astelehena, ostatuetan jendea gelditu bai-tzen afaltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun