Hainbat lan eginen ditu aurten ere Udalak mendi inguruetan. Besteak beste, Aurkidiko pistan, Saroben eta Arburun landaketak egin eta pistak moldatuko dira eta lan horiek guztiak egiteko 73.666,12 euroko aurrekontua onartu du. Dena den, Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren %70 diruz lagunduko du, hau da, 52.746,56 euro hartuko dira.
Lanak esleitzeko deialdia hurrengo asteetan egitea espero da.