Alkaiagan errepidea gurutzatzeko aukerak aztertzen

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Doneztebetik Endarla­tsaraino proiektuari segida emateko Herri­lan Sailarekin gelditu da Bertizko Partzuergo Turistikoa, azken xe­he­tasunak argitzeko. Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik aipa­tu digunez, «proiektua prest dago, baina Alkaiagan errepidea nola gurutzatuko dugun zehaztea falta da». Hain­bat aukera aztertu ondotik, ingeniariek bidea N-121A errepide azpitik pasatzea pro­posatu zuten, baina Iruñean ez zuten onar­tu eta pasarela bat diseinatzea eskatu zuten. Kantabrikoko Ur Konfederazioak, aldiz, ez du pasarela bat egitea uzten. Urtarrilaren 26an joan ziren berriro Bertizko ordezkariak Herrilan Departamentura, eta hirugarren aukera aztertzeko eskatu zieten. Uda baino lehen baimena lor­tzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun