Udala pozik dago auzolanek izandako arrakastarekin

230 pertsona inguruk egin dituzte 2010ean auzolanak

Auzolanak berriz ere martxan jarri ziren joan den urtean eta balorazio positiboa egin du Udalak . Aurtengoan ere bi­de beretik segitu behar dutela jakinarazi dute, nahiz eta gauza ba­tzuk hobetu beharko diren.

Herritar aunitzek eurek aukeratutako lana egin dute. Lanak aipa­tze­rakoan gehienbat auzoetako pista bazte­rrak desbrozatu dira eta lehengo bide eta bidexka dezente ere garbitu eta berreskuratu dira: Antsolokuetatik Usategietarako bide zaharra, Soroezpondatik Arra­koitz aldera doan bi­dex­ka, Aiñegitik Mikeles­toneko borda aldera doan­ bidea, Soroezpondatik Arrakoitz aldera doan bidexka eta Sa­rri­kuko zubi berritik zubi zaharrera doan bi­dex­ka. Bertzelakoak ere egin dira: igerilekuak gar­bitu, herriko hainbat barandilla pintatu, he­rri­ko informazio panelak eta haurren jolastokiak bernizatu, labaderoa txukundu, frontoiko marrak eta zenbakiak pintatu, erreka bazte­rrak garbitu eta bertatik zaborra atera…

 

Udalaren balorazioa

Patxiku Irisarri alkateak erran­ duenez, auzo­lana 284 lagunek egin behar zuten eta haueta­tik %80k egin dute. Auzolana egin ez dutenen artean, %10 Etxala­rren jaiotakoak dira eta ber­tze %10 kanpotik eto­rritakoak. Datu hauek ez dute Udala sorpresaz hartu, lehenago ere izaten baitziren auzo­lana egiten ez zutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun