Urtarrilaren 23an egin zen sasoiko lehen ibilaldia San Antonera. Eguraldi ederra egin zuen, baina hotza, eta 23 lagunek parte hartu zuten. Taldean berrikuntzak izan dira aurten. Zanpingorri izena jarri zaio eta hau egiaztatzen duten galtzerdiak diseinatu eta oparitu ditu Lorpen galtzerdi fabrikak. Orain taldeak itxura hobetu du eta Zanpingorrik eskerrak eman nahi dizkio Lorpeni bere laguntzagatik.