Liztor beltzak herrian

Irune eta Itsaso 2011ko otsailaren 1a

Nerea Mitxeltorena

Urtarrilaren 16an herriko depuradora inguruko zuhaitz batean liztor beltzaren kabi bat harrapatu zuten. Badirudi, liztor beltza barku batean Asiatik etorrita­ko espe­ziea dela, eta guztiz kaltegarria da hemengo erleentzat; hil egiten baiti­tuzte. Horre­ga­tik ahalik eta liztor gehien harrapatzen saiatu beharra dago. Tamainari dagokionez, hemengo liztorren antzekoak dira eta kabia arbolen puntan egiten dute. Beraz, norbaitek zuhaitz batean horrelako zerbait ikusten badu, lehenbailehen Santiago Mitxeltorenari abisatzea eskertuko da (948 635174). Harrapa­tu­tako kabia hutsa zegoen –argazkian–, neguan liztorrak lur azpira sar­tzen direlako tenperatura egokiagoaren bila. Otsail erdialdean, berriz, lur azpitik atera eta kabian sartzen dira. Egoera onean ez badago berria egiten dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun