390.000 euroko dirulaguntzak emanen ditu aurten Nafarroako Gobernuak boluntarioen sarea mantentzeko

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

2007 eta 2010 urteen artean, Nafarroako suhiltzaile boluntarioek 1.469 esku-hartze egin dituzte. Artxiboko argazkia

Laguntzak Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakako udaletara ere ailegatuko dira, suhiltzaileen lana babesteko

Nafarroako Gobernuak, David Sáinz Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) zuzendari kudeatzaileari baimena eman dio 390.000 eurora arteko diru-laguntza zuzenak eman ditzan Agoitz, Bera, Zentroniko, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka, Milagro, Tutera eta Luzaideko Udalei bideratuta, 2011. urtean herri horietan suhiltzaileen eta babes zibileko agenteen esku-hartzeak ordaindu ahal izateko.

Nafarroako Gobernuak, David Sáinz Nafarroako Larrialdi Agentziako (NLA) zuzendari kudeatzaileari baimena eman dio 390.000 eurora arteko diru-laguntza zuzenak eman ditzan Agoitz, Bera, Zentroniko, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka, Milagro, Tutera eta Luzaideko Udalei bideratuta, 2011. urtean herri horietan suhiltzaileen eta babes zibileko agenteen esku-hartzeak ordaindu ahal izateko.

Diru-laguntzen kopuru osoa honela banatzen da: 200.000 euro inbertsioetara bideratuta, 160.000 euro gastu arruntetarako eta 30.000 euroko beste zenbateko bat Izabako suhiltzaile boluntarioen parkearekin dagoen hitzarmenera bideratuta. Diru-laguntza horiek ematea bat dator Nafarroako Gobernuak hamar udal horiekin duen lankidetza bertze lau urtez berritzearekin, boluntariotza eginkizun hori mantentzeko.

 

Suhiltzaile boluntarioen lana

Boluntarioen talde horiek garatutako jardueraren erreferentzia moduan, aipatzekoa da aurreko hitzarmena indarrean egon zen lau urteetan (2007-2010), Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko suhiltzaileen parkeek 1.469 esku-hartze egin zituztela, eta horietan 7.268 boluntariok parte hartu zutela (banaz bertze bortz boluntario esku-hartze bakoitzean), eta jarduera horretan 25.843 orduz aritu zirela.

Suhiltzaileen talde horiek eta babes zibileko agenteek atxikita dituzten udalekin sinatutako hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak pertsonen eta ondasunen babes zibilaren maila handitzea eta suteen, istripuen eta larrialdi-egoeretako gainerako jardunen prebentzioa sustatu nahi da suhiltzaileen parke profesionaletatik urrun dauden udalerrietan; izan ere, modu horretan, egoera horien aitzinean azkarrago erantzun daiteke, eta bertze modu batean zaila izango litzateke hori lortzea. Hitzarmen horiek boluntarioen egitura egonkorra bermatzeko erreminta dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun