Baztan-Errekako paxaka txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da Iruritan

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Otsailaren 5ean finalerdiak erabakiko dituen hirugarren jardunaldia jokatuko da

Baztan-Errekako hamekagarren paxaka txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 29an, larunbat arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Egia da zortzi hirukoteetatik sei Iruritakoak direla, baina Oiz eta Doneztebeko taldeek bigarren partida ere galdu dutela kontuan hartuz, finalean ez ezik, finalerdietan ere talde guziak Iruritakoak izanen direla dirudi.

A multzoan, Irurita B taldeak 9 eta 3 irabazi zion Oizko hirukoteari eta B multzoan, Irurita Gk 9 eta 7 irabazi zion Irurita Fri eta Irurita Ek 9 eta 2 Donezteberi.

 

Hirugarren jardunaldi erabakigarria otsailaren 5ean

Heldu den larunbatean, otsailaren 5ean jokatuko da lehen faseko hirugarren eta azken jardunaldi erabakigarria, finalerdian arituko diren hirukoteak jakiteko.

16:00etan Irurita E – Irurita G

17:00etan Oiz – Irurita B

18:00etan Doneztebe – Irurita F

19:00etan Irurita A – Irurita D

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun