Maila ttikienetako finalerdiak erabakiak gelditu dira Malerrekako pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Azken txanpan sartzen hasia da Malerrekako eskuz binakako txapelketa. Artxiboko argazkia

Elite mailako finalerdiak ere otsailaren 2an jokatuko dira Donezteben

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketa azken txanpara hurbiltzen ari da eta kategoria ttikienetako finalerdietako protagonistak erabakiak gelditu dira igande honetan.

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketa azken txanpara hurbiltzen ari da eta kategoria ttikienetako finalerdietako protagonistak erabakiak gelditu dira igande honetan.

Alebinetan, Iruritan jokatutako partidetan, Errekako Zuzizarreta eta Salaberriak 18 eta 1 irabazi zieten Txukun Lakuako Aiesta eta Alvarez de Ulateri. Igantziko Biltokiko Mitxeo eta Telletxeak 18 eta 12 irabazi zieten Añorgako Exposito eta De Quel-i. Ilunpeko Alberdi eta Egigurenek 18 eta 6 irabazi zieten Urnietako Oiarzabal eta Odriozolari eta Oiarpeko Ugalde eta Etxeberriak 8 eta 10 irabazi zieten Gure Txokoako Eltzaurdia eta Canterori.

Infantiletan, Beran jokatutako partidetan, Donibaneko Bakaikoa eta Fernandezek 18 eta 1 irabazi zieten Andoaingo Aizpuru eta Zubiaurreri. Gure Txokoako Errandoneak eta Martinezek 18 eta 5 irabazi zieten Zugarraldeko Saldias eta Agirre II.ari. Donibaneko Laso eta Arandiak 18 eta 4 irabazi zieten Aurrerako Oñaederra eta Eskuderori eta Munitibarko Andueza eta Ansotegik 18 eta 16 irabazi zieten Zugarraldeko Eseberri eta Bidaurretari.

Kadetetan, Lesakan jokatutako partidetan, Zugarraldeko Larunbe eta Sarasak 18 eta 5 irabazi zieten Urretxuko Alberdi eta Imaz-i. Errekako Unai Telletxea eta Aurrera Saiazeko Aburuzak 18 eta 14 irabazi zieten Alde Zaharreko Olarra eta Aranguren-i. Errekako Elizalde eta Aldabek 18 eta 13 irabazi zieten Alde Zaharreko Chiapuso eta Ilunpeko Aizpururi eta Oiarpeko Ugalde eta Imazek 18 eta 3 irabazi zieten Oberenako Espinal eta Goñiri.

Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasak 18 eta 7 irabazi zieten Pilotajaukuko Ansa eta Otamendiri. Oiarpeko Sarasti eta Imazek 18 eta 11 irabazi zieten Naxerako Lerena eta Buruz Gaingo Redin-i. Oteizako Juaristi eta Zubizarretak 18 eta 11 irabazi zieten Aurrerako Perez de Albeniz eta Elustondori eta Añorgako Barandiaran eta Sanchezek 18 eta 11 irabazi zieten Urretxuko Urkizu eta Erostarberi.

 

Ttikienen finalerdiak otsailaren 6an

Gauzak honela, kategoria ttikienetako finalerdiak jokatuko dira heldu den igandean, otsailaren 6an. Benjamin eta alebin mailakoak Iruritan jokatuko dira, infantil eta jubenil mailakoak Donezteben eta kadete mailakoak Lesakan.

 

Elite mailako finalerdiak otsailaren 2an

Baina ttikienak baino lehenago, otsailaren 2an, asteazken arratsaldeko 18:00etan hasita, elite mailako finalerdiak jokatuko dira Donezteben. Esain eta Joseba Madariaga, Esnal eta Uzkudunen kontra ariko dira eta Flores eta Arzeluz, Onsalo eta Xabi Arraztoaren kontra.

Beran, berriz, otsailaren 2an sub-22 mailako final zortzirenetako jardunaldia osatuko da 17:00etatik aitzinera. Juanena eta Lukin, Urionabarrenetxea eta Iturriagaren kontra ariko dira; Quina eta Biain, Alonso eta Esnaolaren kontra; Larrea eta Gartzia, Ezkurdia eta Mindegiaren kontra eta Otamendi eta Murgiondo, Soto eta Eugiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun