Urtarrilaren 31n, astelehen goizean hasi da Iruñean Yamiled Giraldoren hilketaren epaiketa. Bost gizon daude auzipetuta, eta fiskalak 150 urteko espetxe zigorra eskatu ditu guztira.
2009ko apirilaren 29an hil zuten Giraldo Iturengo bizilaguna Cordovillan, tiroz. Fiskalaren arabera, prostituzio eta sexu gehiegikeri kasu batean lekuko bezala aurkezteagatik hil zuten.
Epaiketa batean, Jose L. L. espetxera zigortu zuten, eta Giraldori, biktima moduan, 19.000 euro ordaintzera. Fiskalaren arabera, kartzelan zegoela prestatu zuen gizaseme horrek Giraldo hiltzeko plana, bertze batzuek hil zezaten. “Genero indarkeria kontra egiteagatik hil zuten”, salatu du Sexu Biolentziaren aurkako Emakumeen Plataformak. Elkarte horrek bilkura egin du astelehen goizean, 09:30ean epaiketa hasi denean, Nafarroako Auzitegiaren atarian. Lunes Lilas elkarteak ere kontzentratzera deitu du urtarrilaren 31n, astelehen arratseko 20:00etan Iruñeko Gaztelu enparantzan, baita otsailaren 7an ere.