Baztan futbol taldeak lidergoa hartu du

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 31a, 10:48

Errekako eskubaloi talde nagusiak txapeldunen fasea jokatuko du. Artxiboko argazkia

Errekako eskubaloi talde nagusia txapelketarako ligaxkan ariko da

Asteburuko kirol jardunaldiko emaitza aipagarrienen artean, futbolean, Baztanen garaipena dago. Horri, eta lider zer San Jorge taldearen ustegabeko porrotari esker, Nafarroako Erregionaleko lehen mailan lidergoan daude baztandarrak eta Doneztebe ere goitiko postuetara hurbiltzen ari da. Gipuzkoako Gorengoen mailan, Beti Gaztek berriz ere garaipena lortu du eta lidergoan segitzen du, 5 puntuko abantailarekin. Kadete mailako derbian, Baztanek 7-0 irabazi zion Donezteberi.

Eskubaloian, Errekako talde nagusiak garaipena lortu zuen Lizarran eta honela, matematikoki sailkatua dago txapeldunen faserako. BKTko emakumeek ere berdinketa garrantzitsua lortu zuten Itxakoren kontrako derbian.

Errugbian garaipen ederra lortu zuen Baztan RTk.

Asteburuko kirol jardunaldiko emaitza aipagarrienen artean, futbolean, Baztanen garaipena dago. Horri, eta lider zer San Jorge taldearen ustegabeko porrotari esker, Nafarroako Erregionaleko lehen mailan lidergoan daude baztandarrak eta Doneztebe ere goitiko postuetara hurbiltzen ari da. Gipuzkoako Gorengoen mailan, Beti Gaztek berriz ere garaipena lortu du eta lidergoan segitzen du, 5 puntuko abantailarekin. Kadete mailako derbian, Baztanek 7-0 irabazi zion Donezteberi. Eskubaloian, Errekako talde nagusiak garaipena lortu zuen Lizarran eta honela, matematikoki sailkatua dago txapeldunen faserako. BKTko emakumeek ere berdinketa garrantzitsua lortu zuten Itxakoren kontrako derbian.

Errugbian garaipen ederra lortu zuen Baztan RTk.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

CD Lagunak 3 – Aurrera 0

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Beti Gazte 2 (Igor Gurrutxaga eta Beñat Maia) – Touring 1

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Beasain B 2 - Gure Txokoa 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Añorga 3 - Beti Gazte B 0

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Beti Onak 0 – Baztan 2 (Arraztoa eta Imanol).

Berriozar 0 - Doneztebe FT 1 (Iñigo Latasa)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Beti Gazte 0 – Ikasberri 2

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Estella 3 – Baztan 0

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe 4 (Iñigo Lana, Miguel Ostiz, Andoni San Martin eta Lander Mindegia) – CD Iruña 2

Aurrera 3 – Beti Onak 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Lengokoak B 3 - Beti Gazte 3 (Unai Zamoranok 2 eta Koldo Ordax)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 6 (Mikel Aldazabalek 3, Ander Corralek 2 eta Mikel Moreno) – Hondarribia B 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan 7 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako infantilen partehartze mailan

Gure Txokoa 14 (Joseba Bidaurrek 2, Jokin Huizik 2, Igor Lanzek 2, Joseba Mariezkurrenak 2, Iñigo Etxegaraik 2, Asier Goia, Andoni Lazkanotegi, Iñigo Martinez eta Joseba Pikabea) – Landetxa 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Beti Gazte 7 (Kevin Alogok 3, Jon Ubiria, Urki Txoperena, Goiatz Jauregi eta Pello Telletxea) – Beriain 0

SD Alsasua 3 – Baztan 1

Doneztebe 1 (Markos Azkarate) – CD Iruña 0

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 3 (Aritz Narbartek 2 eta Xabier Erasun) – Atarrabia 1

 

Nafarroako Emakumezkoen Liga

Doneztebe 0 – CD Ardoi 4

 

Nafarroako neska kadeteak futbol-7

Beti Gazte A 1 (Naia Gartzia) – CD Castejon 0

Berriozar CF 3 - Beti Gazte B 0

 

Nafarroako Futbol-7 alebinak

CD Teresiano A - Baztan A

Beti Kozkor B 1 – Doneztebe 9 (Asier Arozenak 4, Iñigo Belarrak 4 eta Asier Antuña)

Baztan B – San Cernin E

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan

Gure Txokoa 3 (Matxako, Ismael eta Rafa) – Bilkoin Legorreta 3

 

Gipuzkoako 3. Mailan

Umore Ona 3 (Pablo Miranda, Odei Lujanbio eta Egoitz Zubiri) – Pub Elorri 4

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

Subiza Cendea de Galar – Aurrera

 

Mutiko infantilak

Aurrera – Fluictecnik Xota FS

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra

Lacturale Itxako 22 - Baztango KT 22

 

Senior gizonezkoak

Itxako 23 - Erreka A 31

Oberena 30 - Erreka B 25

 

Jubenil neskak

Baztango KT 18 – Loyola 19

 

Kadete mutilak

Erreka 9 – Anaitasuna A 50

 

Kadete neskak

Baztango KT 25 – Oberena 21

River Ega 28 – Erreka 12

 

Infantil neskak

Lekaroz A 24 - Lekaroz B 12

 

Alebin Mutikoak

Erreka 10 – Burlada 6

 

Alebin neskak

Baztango KT atsedena.

Itxako B 6 – Erreka 10

 

SASKIBALOIA

Interautonomia 2. Mailan

Toki-Ona Bortziriak 74 – Ardoi 68

 

Senior Nafarroako 2. Maila

Silotite Baztan – Larraona

 

Junior mutilak

Silotite Baztan – Aranguren

 

Infantil neskak

San Cernin A 43 - Toki-Ona Bortziriak 20

 

Aurreinfantil neskak

MB Solar Oncineda B 38 - Toki-Ona Bortziriak 47

 

Preminibasket neskak

San Fermin Ikastola 52 - Toki-Ona Bortziriak 34

 

ERRUGBIA

Lehen maila nazionalean

Baztan Rugby Taldea 21 – Atletico San Sebastian 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun