Sunbillan ere inauteri giroan murgilduko dira asteburuan. Batzuk ortziral goizean hasiko dute inauteri-besta, baserriz baserri egiten den itzuliarekin. Larunbatean karrikan ibiltzeko txanda izanen da. Eta gehienentzat, herritar zein bisitarientzat, igandeko karrozen desfileak bereganatuko du atentziorik gehien.
Baserrietako eskea ortziralean
Urtarrilaren 28an, ortziral goizeko 09:00etan Gazteek gosaria eginen dute. Ondotik, bi taldeetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Jose Angel akordeoilariarekin. Bazkaria baserrietan eginen dute. 17:00etatik 20:30era Herriko haurrentzako txokolate beroa eskainiko da eta musika izanen da Agerralde akordeoilariarekin frontoian. 21:30ean, eskean dabiltzan gazteen afaria izanen da Ariztigain kanpalekuan. Gauean, emakumeek afaria izanen dute Ulibeltzak Elkartean eta ondoren Dja.
Karrikako eskea, bazkariak eta afariak larunbatean
Urtarrilaren 29an, larunbat goizeko 10:00etan gosaria izanen da Itturburu ostatuan. Gero, karrikaz karrika eskean ibiliko dira Modesto eta Joxe Angelekin. 14:00etan eskean dabiltzanentzat bazkaria izanen da Fondan. 17:00etatik 21:00etara umeentzako berendua eta musika izanen da Agerralde akordeoilariarekin Ulibeltzak Elkartean. Gauean, eskean dabiltzanentzat afaria izanen da Elor-txurin.
Karrozen desfilea, zozketa eta bazkaria igandean
Urtarrilaren 30ean, igande goizeko 11:30ean karrozen desfilea eginen da eta urteroko ohitura betez, Ulibeltzak elkarteak opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko dira ikusleen artean. Gero, zerria eta bildotsaren zozketa eginen da. 14:30ean bazkaria izanen da Ulibeltzak Elkartean. Gero, dantzaldia Jalisko Band taldearekin.