Urtarrilaren 22an, larunbat arratsaldean abiatu zen Iruritako Aranabia pilotalekuan Baztan-Errekako XI. paxaka txapelketa. Zortzi hirukote ari dira txapelketa honetan, horietatik sei Iruritakoak eta ongi hasi zuten ibilbidea. Lehen jardunaldi honetan, A multzoan, Irurita D taldeak (Ballarena, Barberena eta Bidegain) 9 eta 4 irabazi zion Oitzeri (Bereau, Zelaieta eta Mindegia) eta Irurita A eta B artean jokatu behar zen partida bertan behera gelditu zen.
B multzoan, Irurita E taldeak (M. Garate, Urtasun eta Sarratea) 9 eta 6 irabazi zion Irurita F taldeari (Ripa, J. Garate eta Ramos) eta Irurita G taldeak (J. Etxenike, Urrutia eta Goikoetxea) 9 eta 4 irabazi zion Donezteberi (Apezetxea, Almandoz eta Mutuberria).
Bigarren jardunaldia urtarrilaren 29an
Urtarrilaren 29an, larunbat arratsaldean bigarren jardunaldia jokatuko da Iruritako Aranabia pilotalekuan, honako partida hauekin:
16:00etan, Irurita B – Irurita D
17:00etan, Oitz – Irurita A
18:00etan, Doneztebe – Irurita E
19:00etan, Irurita F – Irurita G