Urtarrilaren 27ko grebara deituz kontzentrazioa eginen da Doneztebeko INEM bulegoan

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 26a

Doneztebeko Enplegu Bulegoa margoz zikindua agertu zen urtarrilaren 25 goizaldean. Utzitako argazkia

Urtarrilaren 26an, asteazken eguerdiko 12:00etan

Urtarrilaren 26an, asteazken eguerdiko 12:00etan kontzentrazioa deitu dute LAB, EHNE eta LABek Doneztebeko INEM bulegoaren parean, “Pentsio sistema publiko baten alde 27an greba orokorra” lelopean.

Urtarrilaren 26an, asteazken eguerdiko 12:00etan kontzentrazioa deitu dute LAB, EHNE eta LABek Doneztebeko INEM bulegoaren parean, “Pentsio sistema publiko baten alde 27an greba orokorra” lelopean.

Hain zuzen, ortzeguneko greba orokorra deialdia girotzeko auto karabana ibili zen urtarrilaren 25ean eskualdean barna. Urtarrilaren 27an berean, arratsaldeko 17:30ean manifestazioa abiatuko da Berako Zalain auzotik.

 

Enplegu Bulegoaren kontra arraultzeak eta pinturak

Bertze alde batetik, urtarrilaren 25eko goizaldean ezezagun batzuk arraultzeak eta pintura gorria bota zuten INEMeko bulegoaren kontra Donezteben, baita zenbait pintada egin ere. Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bitartez gertaera salatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun