Sokarri eta Ibarra izan ziren urtarrilaren 22an, larunbat arratsaldean Ezpeletan jokatu zen Euskadiko 640 kiloko sokatira txapelketako lehen jardunaldiko onenak. Bederatzi talde ari dira lehian, eta sei onenak sailkatuko dira finalera. Abadiño eta Ñapurrak multzoburu izanik, saioa hasi aitzinetik egin ziren zozketak, talde bakoitza zein multzotan aritu jakiteko. Lehen multzoan Sokarrik eman zuen ezusteetako bat, Abadiñorekin tiraldi bat galdu, eta gainerako guztiak mendean hartuz. Bigarren sailkatu zen Berriozar, Sokarrirekin bakarrik galduta. Hirugarren Abadiño izan zen. Bizkaitarrek irabazi zuten 680 kiloko txapela, eta haiek ziren faboritoak Ezpeletab, baina Berriozarrekin izandako bi tiraldiak galdu zituzten, eta Sokarrirekin bat ere bai. Laugarren Basaburua Imotz izan zen 6 Conceyos menderatuta, eta hauek azkena gelditu ziren. Bertze multzoan Ibarra gailendu zen, Amaiurrekin berdinduta gelditu eta kitarakoan mendean hartu ondotik. Bi talde hauek lehen fasean elkarrekin berdindu eta gainerakoak mendean hartu zituzten, Hirugarren Ñapurrak sailkatu zen Zuraideri irabazita, eta hauek azkena gelditu ziren denak galduta. Amaiurtarrek indarrak galdu zituzten Ibarraren kontrako kitarakoan, eta hirugarren postua erabakitzeko lehian, bertze multzoan bigarren izan zen Berriozarrekin galdu egin zuten.
Sailkapena
Sailkapena honela gelditu zen: Ibarra lehenengo, 9 punturekin; bigarren Sokarri, 8rekin; hirugarren Berriozar, 7rekin; laugarren Amaiur, 6rekin; bosgarren Abadiño sailkatu zen, 5 punturekin; seigarren, Ñapurrak, 4 punturekin; zazpigarren Zuraide sailkatu zen, 3 punturekin; zortzigarren Basaburua-Imotz, 2rekin, eta azkena 6 Conceyos 1ekin. Kontuan hartu behar da larunbat honetan, urtarrilaren 29an jokatuko del abigarren jardunaldia Ibarran eta hor erabakiko dira otsailaren 5ean Zeberion (Bizkaia) burutuko den finalerako sei finalistak.