Kategoria ttikienetan hirugarren jardunaldia jokatu zen igandean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 26a

Sub-22 eta elite mailako bigarren jardunaldia urtarrilaren 26an jokatuko da Beran eta Donezteben

Doneztebeko Erreka elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da igande honetan kategoria ttikienetan eta benjaminetan, dagoeneko finalerdietako partidak ere erabakiak gelditu dira.

 

Benjaminak Legasan

Benjaminetan, Legasan jokatutako partidetan, Zugarraldeko Villanuevak eta Lekunberriak 18 eta 10 irabazi zieten Añorgako Izeta eta Izetari. Ilunpeko Alberdik eta Galarragak 18 eta 12 irabazi zieten Aldabideko Igoa eta Mariñelarenari. Donibaneko Retegi eta Eugik 18 eta 12 irabazi zieten Umore Onako Apezetxea eta Apezetxeari eta Oberenako Ozkoz eta Cuairanek 18 eta 5 irabazi zieten Titin III.eko Bobadilla eta Bengoari. Otsailaren 6an Donezteben jokatuko diren finalerdietan, beraz, Villanueva eta Lekunberria, Alberdi eta Galarragaren kontra ariko dira eta Retegi eta Eugi, Ozkoz eta Cuairanen kontra.

 

Alebinak Iruritan

Alebinetan, Oiarpeko Ugalde eta Etxeberriak 18 eta 6 irabazi zieten Aldabideko Olaetxea eta Nazabali. Gure Txokoako Eltzaurdiak eta Canterok 18 eta 4 irabazi zieten Alde Zaharreko Salaberria eta Albisuri. Txukun Lakuako Aiestak eta Alvarez de Ulatek 18 eta 10 irabazi zieten Añorgako Aiestaran eta Orbegozori. Errekako Zubizarretak eta Salaberriak 18 eta 4 irabazi zieten Munitibarko Garro eta Albisuri. Igantziko Biltokiko Mitxeok eta Telletxeak 18 eta 9 irabazi zieten Aurrerako Alduntzin eta Illarregiri. Añorgako Exposito eta De Quelek 18 eta 17 irabazi zieten Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxeari. Urnietako Oiarzabal eta Odriozolak 18 eta 6 irabazi zieten Añorgako Leonet eta Oliden-i eta Ilunpeko Alberdi eta Egigurenek 18 eta 4 irabazi zieten Bellosoko Olazabal eta Jauregiri.

 

Infantilak Beran

Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Fernandezek 18 eta 3 irabazi zieten Añorgako Erandia eta Erauntzetamurgil-i. Andoaingo Aizpuruk eta Zubiaurrek 18 eta 4 irabazi zieten Lapkeko Irizar eta Garmendiari. Munitibarko Anduezak eta Ansotegik 18 eta 5 irabazi zieten Mendillorriko Mayora eta Arregiri. Zugarraldeko Eseberrik eta Bidaurretak 18 eta 5 irabazi zieten Gure Txokoako Maritorena eta Palenzuelari. Gure Txokoako Errandoneak eta Martinezek 18 eta 9 irabazi zieten Errekako Fagoaga eta Sein-i. Zugarraldeko Saldias eta Agirre II.ak 18 eta 11 irabazi zieten San Migueleko De la Cruz eta Azkuneri. Donibaneko Lasok eta Arandiak 18 eta 16 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Garmendia eta Urdanpilletari eta Aurrerako Oñaederrak eta Eskuderok 18 eta 8 irabazi zieten Añorgako Ibarburu eta Matxain-i.

 

Kadeteak Lesakan

Kadetetan, Lesakan jokatutako partidetan, Urretxuko Alberdik eta Imazek 18 eta 12 irabazi zieten San Migueleko Garaio eta Izkueri. Zugarraldeko Larunbe eta Sarasak 18 eta 17 irabazi ziete Aurrera Saiazeko Mugika eta Iruretagoienari. Alde Zaharreko Olarrak eta Arangurenek 18 eta 15 irabazi zieten Ziotzako Ormazabal eta Erasun-i. Errekako Telletxeak eta Aurrera Saiazeko Aburuzak 18 eta 12 irabazi zieten Iurretako Calleja era Bereinkuari. Errekako Elizalde eta Aldabek 18 eta 6 irabazi zieten Oberenako Zubiria eta Diaz-i. Alde Zaharreko Chiapusok eta Ilunpeko Aizpuruk 18 eta 14 irabazi zieten Oteizako Alberdi eta Juaristiri. Oiarpeko Ugaldek eta Imazek 18 eta 7 irabazi zieten Titin III.eko Iturriaga eta Murgari eta Oberenako Espinal eta Goñik 18 eta 7 irabazi zieten Intxurreko Zabala eta Mujikari.

 

Jubenilak Donezteben

Jubeniletan, Donezteben jokatu ziren partidak. Urnietako Imaz eta Lizaso agertu ez zirenez, Errekako Maia eta Lasak final laurdenetara zuzenean pasatuko dira. Pilotajaukuko Ansa eta Otamendik 18 eta 5 irabazi zieten Errekako Juanena eta Txukun Lakuako Ramos-i. Naxerako Lerena eta Buruz Gaingo Redinek 18 eta 17 irabazi zieten Aldabideko Murgiondo eta Lopez de Zubiriari. Oiarpeko Sarasti eta Imazek 18 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Aristimuño eta Beolari. Oteizako Juaristi eta Zubizarretak 18 eta 5 irabazi zieten Txukun Lakuako Calleja eta Errekako Rojori. Aurrera Saiazeko Perez de Albeniz eta Elustondok 18 eta 12 irabazi zieten Bi Aizpeko Alberro eta Martikorenari. Urretxuko Urkizu eta Erostarbek 18 eta 4 irabazi zieten Hernaniko Lopez eta Murgiondori eta Añorgako Barandiaren eta Sanchesek 18 eta 8 irabazi zieten Intxurreko Arruea eta Muruari.

 

Sub-22 eta elite mailakoak urtarrilaren 26an

Sub-22 eta elite mailan, berriz, urtarrilaren 26an, asteazken arratsaldean jokatuko da bigarren jardunaldia.

 

Sub-22 mailakoak Beran

Urtarrilaren 26an, asteazken arratsaldeko 17:00etan hasita, Berako Eztegara pilotalekuan ariko dira sub-22 mailakoak. Bendoiro eta Lasa, Urretabizkaia eta Zabalaren kontra; Andueza eta Zendoia, Barberena eta Loidiren kontra; Mendizabal eta Zinkunegi, Jauregi eta Pazos-en kontra eta Etxaniz eta Aizpuru, Lopez eta Alustizaren kontra. Bigarren jardunaldi honetako bigarren zatia otsailaren 2an jokatuko dute. Juanenea eta Lukin, Urionabarrenetxea eta Iturriagaren kontra; Quina eta Biain, Alonso eta Esnaolaren kontra; Larrea eta Gartzia, Ezkurdia eta Mindegiaren kontra eta Otamendi eta Murgiondo, Soto eta Eugiren kontra.

 

Elitekoak Donezteben

Elite mailan, berriz, bigarren jardunaldia Donezteben jokatuko da urtarrilaren 26an, 17:00etatik aitzinera. Esain eta Joseba Madariaga, Belloso eta Arkotxaren kontra ariko dira; Larrañaga eta Gorriti, Esnal eta Uzkudunen kontra; Mikel eta Azanza, Flores eta Arzeluzen kontra eta Mendinueta eta Altuna, Yoldi eta Xabi Arraztoaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun