164 korrikalari bildu ditu Doneztebeko V. San Silvestreak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Doneztebeko San Silvestre lasterketako gizonezkoen eta emakumezkoen podiumak. Erreka K.E.

Iñigo Arregi herritarra eta Maika Ariztegi iturendarra izan dira garaile

Doneztebeko Erreka elkarteak urtea kirola aki­tzeko helburua ederki bete zuen urtarrilaren 31n. Goizean Mendaur mendi kaxkoan barna ehun mendizale baino gehiago bildu ondotik, arra­tsaldean San Silves­tre lasterketaren bosgarren edizioak parte-hartze marka hautsi zuen be­rriz ere 164 korrikalarirekin ( 75 haurretan eta 88 helduetan). Nagusien kategorian, Iñigo Arregi doneztebarra nagusitu zen bigarren urtez segidan gizasemeen artean eta Patxi Irazoki igantziarrak eta Xanti San Miguel doneztebarrak osatu zuten podiuma. Emakumez­koetan Maika Ariztegi iturendarra izan zen lehena, Maria Telletxea doneztebarraren eta eta Paula Jadraqueren ai­tzinetik.

 

Sergio Iribarrenen omenez

Horretaz gain, hogei opari zozketatu ziren partehartzaileen artean eta hortxe izan ziren San Antonioko Ibai Meoki eta Niko Mindegia, Errekako harrobiko harribitxiak, sariak ematen bere irribarrerik onenarekin.

Sari banaketan, Miguel San Miguel Doneztebeko alkatea eta Nafarroako Kutxako Javier Almandoz izan ziren.

Aipatzekoa da lasterketa berriki hildako Sergio Iribarren Errekako bazkidearen eta kros zalearen en omenez egin zela. Bera gogoratzeko izan ziren txalo zaparradarik handienak.

 

SAILKAPENAK

GIZASEMEAK

1. Iñigo Arregi    11:14

2. Patxi Irazoki   11:25

3. Santi San Miguel   11:41

4. Iñigo Lasaga    11:59

5. Patxi Pikabea     12:01

6. Fermin Oteiza 12:15

7. Iban Zubieta   12:20

8. Beñat Mitxelena   13:04

 

EMAKUMEAK

1. Maika Ariztegi  13:29

2. Maria Telletxea  14:08

3. Victoria Jadraque  15:15

4. Lorea Agirre  15:37

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun