Koteto Ezkurrak irabazi zuen Orona torneoa, urtarrilaren 8an Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatutako finalean Julen San Migueli 30-25 irabazita. Neurketa orekatua izan zen, baina azken txanpan gehiago asmatu zuen txapeldunak. Sakearekin hamar tanto lortu zituen. San Miguelek ez zuen Casino Kursaal txapelketako errebantxa hartzerik izan.