Ezusteekin abiatu da Errekaren IX. eskuz binakako txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Iparragirre eta Irigoien, lehenbizikotik kanpo gelditu dira. Artxiboko argazkia

Elite mailako txapeldunak lehenbizikotik kanpoan gelditu dira

Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketan elite eta 22 urtez azpikoen mailako lehen partidak jokatu ziren hilaren 12an Donezteben eta Beran.

Ezustekorik handiena elite mailan etorri zen. Izan ere, iaz txapeldun suertatu ziren Mololo Irigoien lesakarrak eta Unai Iparragirre leitza­rrak galdu egin zuten lehen kanporaketan, 17 eta 22, Esnal eta Uzkundunen kontra. Esain eta Errekako Madariagak 22 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenari. Tolosako Belloso eta Jauregik 22 eta 19 irabazi zieten Etxe­berri eta Alberdiri eta Larrañagak eta Go­rri­tik 22 eta 18 irabazi zieten Senperena eta Telletxeari.

22 urtez beheitikoetan Barberena-Loidik 22 eta 5 irabazi zieten Domaika-Juanenari; Errekako Oronoz eta Irur­tzungo Pazosek 22 eta 19 irabazi zieten Loban- Iraizotzi eta Lopez-Alustizak 22 eta 10 irabazi zieten Santxo - Urru­zolari. Elite eta 22 urtez azpiko mailako lehen jardunaldia urtarrilaren 19an osatzekoa zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun