Segur aski ohartuak zareten bezala, lurrean xuriz tintatua zen Portuko bidegurutze xarmanta obretan izanen da. Jadanik platana pare bat botaiak izan dira. Somabat enpresak zuzenduko du obra Kontseilu Orokorrarentzat. 15 urtez proiektu gisa egona zena egi bihurtuko da heldu den primaderan.
Bertzalde, Argango auzoan ur higatuak biltzeko hodiak ezarri behar dira eta horren ondorioz, urtarrilean auzora sartzeko trabak izanen dira. Lanak Hiriart enpresak bururatuko ditu. Informazio gehiagorentzat Herriko Etxerat dei daiteke: 0559 542028.
Herriko Kontseiluak baditu bertze erabaki batzuk ere hartuak. Hala, Pikasarriko bordako elektrikaren armarioa arraberrituko da eta Hegimear auzoan herriko gasa ezarriko da. Herriko lurretan ari diren zortzi laborariei bailak arraberrituko dizkiete eta Koanenbordako arditegia berrituko da. Kanpoaldean eremu haundi bat hetsiko da kabalen artatzeko.