Suhiltzaileak erne

Franck DOLOSOR 2011ko urtarrilaren 20a

Bururatu berri den urtean 539 ateraldi egin zituzten herriko suhiltzaileek, horietako bat zinez hunkigarria Malvile muti­koa sor­tzen lagundu baitute. Nini horren amak ez zuen astirik izan ospitaleraino gateko eta bide bazte­rrean berean sortu zen mutikoa herriko suhiltzaileen laguntzarekin.

Aurten bi tresna be­rri baliatuko dituzte: lehena­ edozoin ateraldi egin ahal izateko, eta biga­rrena bideetako istripuetan edo suteetan lan egiteko. Aldaketak ere badira taldean Julien Ubiria ka­pi­tai­­na baita orain, eta Jean­ Pascal Jorajuria major delakoa. Beren aldetik, Peio Behasteguy eta Michel Errandonea saristatuak izan dira duela 20 urte sartu baitziren suhiltzaileen taldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun