Aurten lan andana eginen da herrian. Otsailean, Herriko Etxeko haunditzearen lanak hasiko dituzte. Gero, buruila aldean, herriko langileen tailerrak berrituko dira. Gaur egun 200 metra karratuko biltegia dute aintzirako bidean, eta lanen ondotik mila metra gehiago baliatuko dituzte. Errebote nagusiari ere freskaldia emanen zaio 400 jarleku berri eginez eskuin aldean. Turismo bulegoaren aitzina ere berrituko da plaza atseginagoa sortzeko.