Sarako Izarra taldeak liburuxka aurkeztu du

Joanes GARCIA 2011ko urtarrilaren 20a

Artxiboko argazkia

80 bat lagun –izan jokalari edo laguntzaile– elkartu ziren abendu bukaeran Animainiko errug­bi zelaian egin zen erakustaldian. 30 orrialdeko liburuxka kaleratu du Sarako Izarrak eta taldearen bizia deskribatua zauku, argazkiek lagundurik. Ttipienetatik abiatuz lehen ekipa arte taldea egiten duten 130 lizen­tzia­dunak aipatuak dira. Horrez gain, aurten joan diren eta taldetik hurbil ziren per­tsona batzuk omendu nahi izan dituzte, hala nola, Pantxo Barneix , Patrick Fagoaga, Beñat Iraola eta Antoinette Etcheverry. Patxi Jauregi lehendakariak au­rreratu digunez, proiektu potolo bat dute aurtengoan: Euskal Herriko zazpi probintzien arteko lehen errugbi txapelketa antolatzea. Xehetasun gehiago emanen dauz­kigu ondoko asteetan. Aipatu, bertzalde, urtero bezala, Sarako Iza­rra errugbi taldeak mus txapelketa antolatu duela. Larunbat honetan, urtarrilak 22, iraganen da 14:00etan Omordian. Hala ere, izen-ematea lehenagotik egin beharko da, 13:30etik aitzinera eta bortz euro ordainduta. 20:00etan afaria izanen da, 20 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun