Musumieleneko Marcel Arribillagaren kantu bilduma liburu batean jaso dute

Franck DOLOSOR 2011ko urtarrilaren 20a

Liburuaren egileak bilduak: Panpi Zamora, Maixan Arribillaga (Mauchamp), Auxtin Zamora, Michel Arribillaga eta Michel Mendiboure. Franck Dolosor

Oxtikenekoak eta Hatsa elkarteek egin dute lana

Musumieleneko Marcel Arribillagaren kantu bilduma 1910ean idazten hasi zen eta ehun urte geroago Oxtikenekoak eta Hatsa elkarte kulturalek bilduma hori plazaratu dute Lekuona etxean saltzeko den liburu batean. Liburu hortan, 100 kanturen bildu­maren kopia ageri da, hitzez hitz izkiriatua lehenengo moldean bezala, bai eta gaur egungo ortografiarekin ere.

Arribillaga familia, beratarra sortzez, ongi ezagutua da Senperen. Marcel Arribillaga eta bere anaia kantari paregabeak omen ziren eta behiak deitzen zituztelarik jendea egoten omen zen haiek entzuten ehia baz­terrean. Beren arreba Marie Jeanneri esker eza­gutzerat eman da gure ahozko ondarearen bilduma idatzi hori. Esko­la emaile ezaguna, Jean Barbier erretorearen idaz­karia eta elizan orga­no jolea zen mademoise­lle Arribillaga. Aipaga­rria da Aita Piarres Lafi­tte euskaltzaina zenak bildu­ma hori baliatu zuela Charamela, Kantuz eta Kantu Kanta Khantore bildumen osatzeko. Senpere hobeki ezagutzeko molde berria dugu…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun