Gauza jakina da Ezkurrako jendearen artean gehien egiten den «kiroletako» bat ehiza dela, bai usoarena, eta bai basurde, oilagor edota orkatzena ere. Baina ez da sobera ohikoa, argazkian ikus daitekeen bezala, bi basurde toki itxian edukitzea. Ehizarako afizio haundia duen Ciprianok tratu bikainarekin zaintzen ditu bi azienda hauek, bere lehengo untxi granjan. Hurbiltzen den edozeinek ikus dezake horrela dela.