Lehen ere aipatu izan dugu Ezkurrako lehenengo landetxea izango dena eraikitzen ari direla, eta argazkian ikus daitekeen bezala, jarri diote txapela dagoeneko. Baina azpimarratzekoa da lehendik ere badela etxebizitza bihurtutako borda bat ere eta jabeak landetxe gisa erabiltzea erabaki du udako bederatzi astetan. Horretarako beharrezkoak diren baimenak tramitatzen ari da. Argazkian ikus daitekeen bezala, paraje zoragarri batean dago, eta atseden hartu bidenabar ingurumenaz gozatzeko aukera guztiak eskaintzen ditu.