Urte berria elkarrekin hasi dute hainbat herritarrek eta eratsundarrek

Fernando ETXEBERRIA 2011ko urtarrilaren 20a

Giro eta umore ederrean hasi zuten urte berria Ezkurra eta Eratsungoek. Fernando Etxeberria

Barranka Ostatuan 62 lagunetik gora elkartu ziren

Joan zitzaigun 2010a, eta dagoeneko badira bi aste baino gehiago urte berria ere hasi zela. Horren harira, gogoratu behar dugu urte zaharretik be­rrirako urra­tsa elka­rrekin egin zutela Ezkurra eta Era­tsungo 62 lagunek.

Ba­rranka Ostatuan elkartu ziren, eta giro eta umore onean, afari goxoa dastatu ondotik, 00:00etan, aurrekoa bezain txarra izan ez dadin eskatuz ongi-eto­rria egin zioten 2011ri.

Horixe bera desio diegu Ezku­rrako herritarrei, urte ona izan dezatela, baita TTIPI-TTAPA posible egiten duten guztiei ere, erredaktore eta iraku­r­le guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun