Errege bezperako afarian, Ibintza Kultur Taldeko boletoen zozketa egin zen. Aurtengoan sariak aldatu egin dira: aurreneko saria asteburu bat landetxe batean bi lagunendako, bigarren saria bainuetxe batean bi lagunendako zirkuitu pare bat eta hirugarren saria Altxunea erretegian bi afari.
Hiru sarietatik bi dagoeneko atera dira: lehenbiziko sariko zenbakia 2.841 da eta Irune Altxuri tokatu zaio, bigarren zenbaki saritua 1.672 izan da, baina oraindik ez da atera eta hirugarrena 2.892 izan da eta Jabier Anduezari tokatu zaio. Falta den zenbakia ez bada ateratzen berriz eginen da zozketa.