Ezinezkoa izanen da. Ezkerreko hankako peronean duen lesioa dela-eta, Suedian jokatzekoa den Mundialetik kanpo gelditu da Niko Mindegia.
Abenduaren 29an hartu zuen min, Espainiako selekzioaren eta Portugalgoaren arteko lehian. Jokatu ezinik, errehabilitazioan ari da orain, eta otsailaren 5ean San Antoniok Valladoliden aurka jokatuko duen ligako partidarako errekuperatu nahiko luke.