Erreka kirol elkarteak urte bukaerako ohiturari eutsi eta Mendaurrera ateraldia antolatu zuen abenduaren 31n. Arrakastatsua izan zen, 100 bat lagun izan baitziren kaxkoan, tartean, herritar aunitz. Kirola eginez urtea agurtzeko gogo hori tarteko, arratsaldeko San Silvestre lasterketan ere parte hartu zuten batzuk. Lasterketari buruz xehetasun gehiago kiroletan. Bertzalde, Elena Mugiro Altuna elizondarra izan da Erreka Elkartearen saskia etxera eraman duena.