Amalia Arretxeak 100 urte

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Juan Mari Ondikol

Amalia Arretxea Carrionek ehun urte bete zituen urtarrilaren 10ean Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte zahar-etxean. Bere mendeurrena ospatzeko erresiden­tziako langileen, senideen eta Baztango udal ordezkarien bisita izan zuen Amaliak. Santi Aldako Baztango alkateordeak eta Lander Santamaria zinegotziak lore-sorta oparitu zioten. Amalia 97 urte dituen Clarita ahizparekin bizi da zahar-etxean. Ezkongabea izanik seme-alabarik ez badu ere, Amaliaren ahizpen bidez izan dituen senitartekoen bisita jaso zuen, tartean Arantxa Catalan, Merche eta Arantxa Illunbe Arretxea eta Amaiur Tejero Catalan iloba eta ahizpen bilobena edo Legasako Aurora Arretxea lagunarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun