Urtarrilaren 4an udaletxe inguruan zebilen jendeak ezusteko ederra topatu zuen. Putrea bertatik bertara ikusteko aukera izan baitzuten eta batzuk jatera ere eman zioten. Ingurumen Departamentuko guarda batek harrapatu eta Askin mendian libratu zuen. Putreak zortzi kilo inguru zituen eta guarden arabera, «seguruenik gosetua zegoen». Ez da putreak inguru honetako herriguneetara hurbiltzen diren lehen aldia, lehenagotik Arraiozen ere izan baitira. Baina orduan, putre gaztea zela aipatu zuten adituek eta Doneztebekoak bi urte inguru omen zituen.