Inprimaki eta argitalpenetan euskara erabil­tzeko eskatu diote udalek Gobernuari

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Nafarroako UEMAko udalek gutunak bidali dizkiote Nafarroako Gobernuko bi departamenturi, herritarren­tzako inprimakiak euskaraz ere egon daitezen. Bi departamentuak Landa Garapen eta Ingurumenekoa eta Kultura eta Turismokoa dira, eta gutuna bi­daltzeko arrazoia sail­ horien dozenaka inprimaki eta argitalpen euskaraz ez egotea da. UEMAk eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bultzatu dituzte gutunak, eta euskaldunen aurkako hizkun­tza urraketak ezaba­tzea du helburu. Gutunetan, Euskarari Buruzko Legea hartu dute hizpide. Izan ere, legeak eskualde euskaldunetako herritarrei ad­ministrazioe­ki­ko ha­rremanetan eus­­kara era­biltzeko eskubidea aitortzen die, eta hori ezin da uztartu inprimakiak eta argitalpenak gaztelania hu­tsez egotearekin. Gutunak Nafarroako UEMAko udalerri guztiek bidali dituzte, tartean, Aran­tza, Areso, Bera, Etxa­­­lar, Goizueta eta Leitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun