Olentzeroren bisitaren ondotik, Urtezahar Egunean izaten da hurrengo hitzordua. Hala, urteko azken egunean, tradizioari segituz, haurrak etxez-etxe ibili ziren urtatxak eskatzen Ela-ela, nor da nor da kantatuz. Haur andana ibili zen herrian eta baserrietan eta ttikienek gurasoen laguntza izan zuten.
Egun berean, ohitura den bezala, Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean kontzentrazioa egin zen udaletxe azpian. Inoiz baino jendetsuagoa izan zen.
Larraburuan txokolatada
Urtarrilaren 6an, Errege Egunean, txokolatadak ez zuen hutsik egin Larraburuan. 25 bat haur eta guraso bildu ziren eta berendu ederra egiteko aukera izan zuten txokolatearen aitzakian.