Larraburuko mus eta partxis txapelketa

Irune eta Itsaso 2011ko urtarrilaren 20a

Jokatu dira Larraburuan mus eta partxis txapelketak. Abenduaren 26an egin zen sari banaketa. Musean, Jesus Ansalas eta Jaime Sanzbe­rro izan ziren txapeldunak eta, beraz, txapelak eta trofeoak eraman zituzten etxera. Bigarren Santiago M­i­txe­ltorena eta Jabier Indaburu izan ziren, hirugarren Martin Indaburu eta Kandido Egurze eta laugarren Bautista Goienetxe eta Manuel Arrosamena. Hiru bikote hauek trofeoak irabazi zituzten.

Partxisean, Juliana Eli­zalde eta Maria Ester Bereauk irabazi zuten eta lore sorta eta kopa bana­ hartu zituzten. Biga­rren­­ Mila­gros­ Santesteban eta Maritxu Zubieta izan ziren eta hirugarren Gloria Maia eta Marta Maia. Bi bikote hauek kopa bana eraman zuten. Bazkari batekin eman zio­ten akabera txapelke­tari.

Dagoeneko hasi dira hu­rrengoarekin. Musean hamar bikote eta par­­­txi­sean zor­tzi ariko dira. Mar­txo­­ra arte iraunen du ma­gra txapelketa honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun