Errekako elite eta sub-22 mailako lehen jardunaldia osatu da Errekako pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 19an jokatu ziren partidak Donezteben eta Beran

Erreka elkartearen bederatzigarren eskuz binakako pilota txapelketan, elite eta sub-22 mailako lehen jardunaldia osatu zen urtarrilaren 19an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Beran jokatutako partidekin.

 

Sub-22

Sub-22 mailakoak Beran aritu ziren. Errenteriako Zangitu eta Arzadunek azkenean parte hartuko ez dutenez, Munitibarko Urionabarrenetxea eta Iturriagak egin dute aitzinera; Intxurreko Alonso eta Esnaolak 22 eta 9 irabazi zieten Andoaingo Irastorza eta Otaegiri; Aldabideko Ezkurdia eta Errekako Mindegiak 22 eta 13 irabazi zieten Titin III.eko Patxi eta Artolari eta Oberenako Soto eta Ultzamako Eugik 22 eta 9 irabazi zieten Oiarpeko Manterola eta Irastorzari.

 

Elite

Elite mailakoak Donezteben aritu ziren. Oberenako Mikel eta Azanzak 22 eta 2 irabazi zieten Bengoetxea eta Gartziari; Flores eta Arzeluzek 22 eta 14 irabazi zieten Amantegi eta Tabar-i; Usurbilgo Mendinueta eta Altunak 22 eta 9 irabazi zieten Errekako Imanol Mitxelena eta Jaiori eta Txarutako Urdaniz eta Arraztoak 22 eta 19 irabazi zieten Galdakaoko Uriarte eta Ajuriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun