Bertizko Partzuergo Turistikoa Fitur Ferian izanen da Madrilen

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Joan den urtean Zugarramurdiko baliabide turistikoak ezagutzera eman ziren Fiturren. Argazkian, Jesus Agerre alkatea ageri da Madrilen. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 20an Doneztebeko Bertiz BTT enpresaren aurkezpena eginen da

Bertze urte batez, Bertizko Partzuergo Turistikoa, Madrilen urtarrilaren 19tik 23ra ospatzen den Fitur turismo azokara joanen da, Mundu osoan dagoen turismo azokarik garrantzitsuenetarikora.

Bertze urte batez, Bertizko Partzuergo Turistikoa, Madrilen urtarrilaren 19tik 23ra ospatzen den Fitur turismo azokara joanen da, Mundu osoan dagoen turismo azokarik garrantzitsuenetarikora.

Egindako kontaktuekin bilerak burutzeaz gain, Partzuergoan dauden zonaldeko establezimentuak eta baliabideak propomozionatzera ere joanen da Partzuergoa. Hau egiteko bertako bide eraginkorrenak erabiliz, aurten, zonaldean dagoen enpresa berritzaile bati laguntzera ere joanen da: Doneztebeko Bertiz BTT enpresa. Urtarrilaren 20an, ortzegun arratsaldeko 18:00etan eginen da mendi bizikletari lotutako enpresa honen aurkezpena, Nafarroako Stand-ean. Maribi González eta Cristina Arbués izanen dira taldeko ordezkariak, beraien enpresak eskeintzen dituen zerbitzu ezberdinak zein diren esplikatuko duten arduradunak, beti ere BTT edo mendi bizikletarekin erlazionatatutako zerbitzuak eta ibilbideak eskeintzen dituena. Baita ere, dituzten proiektu ezberdinak aurkeztuko dituzte, hala nola “Eurovelo” proiektuarekin erlazionatutakoa, Bertizko Partzuergo Turistikoak sustatzen ari duena.

 

Baliabide turistikoen gida

Ohikoa den bezela, Bertizko Partzuergoak, turismoaren sektorearekin dagoen hitzordu garrantzitsu honetara joan baino lehen, Baztan-Bidasoko baliabide turistikoen gida aurkeztu du, aurten, dituen azal deigarria eta barreneko orri ikusgarriarekin, aurreko argitalpena gainditu eta kalitate grafikoa hobetu dituelarik. Baliabide turiskoen gida hau, bakarra da, Urdazubi eta Zugarramurdi, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzierietako zonalde turistikoan espezializatutakoa. Gida hau, Hiruak bat landa etxeen elkartearen eta gainontzeko Bertizko partzuergoko bazkide pribatuen ekarpen ekonomikoekin egiten da. Bi bertsio daude: euskera-gaztelera eta frantsesa-ingelesa. Estatuko eta europako turismo azoketan gure zonaldea aurkezteko erabiltzen den oinarrizko materiala da: Europako azoketan, Nafarroako Gobernuko stand-en bidez banatzen da material hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun