Senpereko Musumieleneko Marcel Arribillagaren kantu bilduma 1910ean idazten hasi zen eta ehun urte geroago Oxtikenekoak eta Hatsa elkarte kulturalek bilduma hori plazaratu dute Lekuona etxean saltzeko den liburu batean. Liburu hortan, 100 kanturen bildumaren kopia ageri da, hitzez hitz izkiriatua lehenengo moldean bezala, bai eta gaur egungo ortografiarekin ere.
Arribillaga familia, beratarra sortzez, ongi ezagutua da Senperen. Marcel Arribillaga eta bere anaia kantari paregabeak omen ziren eta behiak deitzen zituztelarik jendea egoten omen zen haiek entzuten ehia bazterrean. Beren arreba Marie Jeanneri esker ezagutzerat eman da gure ahozko ondarearen bilduma idatzi hori. Eskola emaile ezaguna, Jean Barbier erretorearen idazkaria eta elizan organo jolea zen mademoiselle Arribillaga. Aipagarria da Aita Piarres Lafitte euskaltzaina zenak bilduma hori baliatu zuela Charamela, Kantuz eta Kantu Kanta Khantore bildumen osatzeko. Senpere hobeki ezagutzeko molde berria dugu…
Olerkarien eguna
Aurtengo olerkarien eguna apirilaren 2an ospatuko da Hatsa elkartearen inguruan. Xehetasunak: http://olerkarien-eguna1.blogspot.com.
Bertzalde, Hatsaren Poesia 2011 olerki bilduman parte hartu nahi dutenek beren testuak igor ditzakete helbide elektroniko huntarat: hatsaelkartea@aol.com.