Nafarroako aurrekontuek udal finantziazioan eragiten duten kaltea salatu dute ezker abertzaleko hautetsiek

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 17a

Patxiku Irisarri, Xabier Zabalo eta Josu Iratzoki, urtarrilaren 14ko agerraldian. Utzitako argazkia

Leitza, Etxalar eta Berako alkateak izan ziren Iruñean urtarrilaren 14ko agerraldian

Ezker abertzaleko alkate eta zinegotzien izenean Leitzako alkate Xabier Zabalok, Etxalargo alkate Patxiku Irisarrik eta Berako alkate Josu Iratzokik Nafarroako Aurrekontuek udaletako finantzazioan eragindako kaltea azaldu eta salatzeko agerraldia burutu dute, eta horrekin batera datorren urtarrilaren 27an Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba Orokorrari bere atxikimendua eman diote.

Ezker abertzaleko alkate eta zinegotzien izenean Leitzako alkate Xabier Zabalok, Etxalargo alkate Patxiku Irisarrik eta Berako alkate Josu Irazokik Nafarroako Aurrekontuek udaletako finantzazioan eragindako kaltea azaldu eta salatzeko agerraldia burutu dute, eta horrekin batera datorren urtarrilaren 27an Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba Orokorrari bere atxikimendua eman diote.

Hautetsi hauen ustez, “Nafarroako Gobernuaren politika ekonomiko neoliberalak, krisiaren ordainketa Nafarroako herritarren gain uzteaz gainera, krisia sortu zutenen interesen alde egiten du” eta horren isla dira aurrekontuak. Lehendik ere ezin urriagoak ziren udalen bitartekoak are gehiago murriztu dituztela salatu dute. “Nafarroako Gobernuaren politika ekonomiko neoliberalak, krisiaren ordainketa Nafarroako herritarren gain uzteaz gainera, krisia sortu zutenen interesen alde egiten du”.

2010. urteko aurrekontu doitua eta 2011. urterako onartutakoa kontuan hartuta, ohiko transferentzia arruntetan 9 milioi euroko igoera planteatzen da, eta kapital-transferentzietan 29 milioiko murrizketa toki-entitateetarako. 20 milioi gutxiago, beraz (2008. eta 2009. urteen artean ere gutxi gorabehera 46 milioiko murrizketa gertatu zen). Ezker Abertzaleko hautetsien erranetan, “berriz ere udalak baztertu dituzte, eta, aldi berean, beharrezkotzat oso nekez jo litezkeen proiektu faraonikoetarako laguntzak mantendu edo handitzen dituzte. Horren adibide argia dugu AHTrako onartutako 43 milioi euroak”.

Laburbilduz, erran daiteke “Nafarroako Gobernuak ekonomikoki itota eta eskuak lotuta dituela Nafarroako toki-entitateak. Orain, inoiz baino gehiago, autonomia eta baliabideak behar ditugu, politika sozial batean eta errealitatean oinarrituta, krisiari aurre egiteko”.

Ezker Abertzaleko hautetsien ustez udalen finantziazio eredua aldatzea ezinbertzekoa eta Nafarroako Gobernuaren menpe dauden proiektuei emandako dirulaguntzen ordez, bertze eredu bat ezartzea, beren politiken eta inbertsioen inguruan udalei ahalmen eta gaitasun ekonomiko handiagoa eskainiko diena. Toki entitateek Nafarroako Gobernuaren zergetan ere parte hartzea eskatu dute, “gutxienez bildutako guztiaren %25 Toki Ogasunen funtsera bideratu beharko litzateke, toki-entitateen artean bana dadin”.

Ezker Abertzaleko alkate eta hautetsiek, euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu duen greba orokorraren deialdiarekiko atxikimendua adierazi dute eta herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu, “ezinbertzekoa baita herritar gehienen aurkako etengabeko erasoei erantzun globalak eta bateratuak ematea”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun