Inauteriak ospatuko dira Eratsunen urtarrilaren 14tik 16rako asteburuan. Ohiturak agintzen duen moduan, otorduz otordu mugituko da besta giroa, etxez etxe egiten den eskearekin atzendu gabe. Hau idazterakoan, erabat zehaztu gabe dago berez programazio handien beharrik izaten duten ospakizun hauen egitaraua, baina ostiralean, afaria izanen da, giroan sartzen hasteko.
Larunbatean bazkaria eginen da eta arratsean bertso afaria, Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin. Modesto akordeolariarekin ere dantzaldia izanen da.
Aurtengo inauteriak akitzeko, igandean bazkaria izanen da akordeolariarekin.