Iazko elite mailako txapeldunak Malerrekako txapelketatik kanpo gelditu dira lehenbizikoan

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 13a

Iparragirre eta Irigoien, iaz txapeldun eta aurtengoan lehenbizikotik kanporatuak. Artxiboko argazkia

Irigoien lesakarrak eta Iparragirre leitzarrak galdu egin zuten Esnal eta Uzkudunen kontra

Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketan elite eta sub-22 mailako lehen partidak jokatu ziren urtarrilaren 12an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Beran. Ezustekorik handiena elite mailan etorri zen. Izan ere, iaz txapeldun suertatu ziren Mololo Irigoien lesakarrak eta Unai Iparragirre leitzarrak galdu egin zuten lehen kanporaketan, 17 eta 22, Esnal eta Uzkundunen kontra.

Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketan elite eta sub-22 mailako lehen partidak jokatu ziren urtarrilaren 12an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Beran.

Ezustekorik handiena elite mailan etorri zen. Izan ere, iaz txapeldun suertatu ziren Mololo Irigoien lesakarrak eta Unai Iparragirre leitzarrak galdu egin zuten lehen kanporaketan, 17 eta 22, Esnal eta Uzkundunen kontra.

Doneztebeko jaialdia ireki zuen lehen partidan, Buruz Gaingo Esain eta Errekako Joseba Madariaga 22 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenari. Gero, Tolosako Belloso eta Jauregik 22 eta 19 irabazi zieten Etxeberri eta Alberdiri eta Ozkarbiko Larrañagak eta Huarte Arakilgo Gorritik 22 eta 18 irabazi zieten Senperena eta Telletxeari.

 

22 urtez beheitikoak Beran

Beran, 22 urtez beheitikoak aritu ziren. Titin IIIeko Oskar eta Lukas agertu ez zirenez, Intxurreko Urretabizkaia eta Zabalak eginen dute aitzinera; Irurtzungo Barberena eta Loidik 22 eta 5 irabazi zieten Txukuko Domaica eta Errekako Juanenari; Errekako Oronoz eta Irurtzungo Pazosek 22 eta 19 irabazi zieten Huarteko Loban eta Iraizotz-i eta Pilotajaukuko Lopez eta Alustizak 22 eta 10 irabazi zieten Usurbilgo Santxo eta Urruzolari.

Elite nahiz sub-22 mailako lehen jardunaldia urtarrilaren 19an osatuko da eta gainerako kategorietan, bigarren jardunaldia jokatuko da igande honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun