Sara Korrikaren biltzar nagusia

Joanes GARCIA 2011ko urtarrilaren 12a

Abenduaren 11an, Sara Korrikak bil­tzar nagusia burutu zuen. Pepe Irramunok lehendakari lanetan segituko du, baina bulegoan aldaketa ttipi batzuk izanen dira. 2010 urteko bilana ezin hobea izan da bai antolaketa bai kirol mailan. 30 korrikalarik osa­tzen dute taldea. Haietarik maila oneko 3 ko­rrikalari berriri ongi etorria egin zaie: Latapy, Urru­ty eta Fattah. Antolaturiko lasterketak arrakastatsuak izan dira (Sarako trail, Kontrabandisten lasterketa, Bestetako lasterketa). Horrez­gain, taldekideek beste 40 bat lasterketetan presentzia ukan zuten.Goraipatzekoak: Vacquiéren garaipena Amotzen, Aldudeko lasterketan eginiko balentria lehen hiru postuetan hiru sara­tar kokatuz (Latapy, Vacquié,Vignole) eta nola ez aipa adinekoen mailan Pepe Irramunok lortu dituen garaipenak.

Betiko lasterketak antolatzeaz gain helburu nagusi bat dute aurten: Mont-Blanc-ko lasterketa gogorrean parte har­tzea. Bilkura afari baten inguruan bukatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun