GAZTEAK
«Hango gazteak miresten ditut autokritika egiteko gaitasun haundia baitute» Xabi CAMINO 29 urteko amoztarra
Xabi Camino 29 urteko amoztar ezaguna pozik itzuli da Senpererat urte bat Togon pasatu eta. Kultura eta informatika animatzailea izan da Loiola jesuitarren kultura gunean Lomen, hango hiriburuan. Camino familiako haurride gaz tee na biziki ezaguna da lagun eta auzo giroa sor tzen baitaki goxoan. Urteetan Amotzeko besta batzordeko kide izan da eta argi da indar berria eman dio auzoari eta Senpereri orokorki. Togon gusturat egon da nahiz eta urte hortan hurbi leko hiru lagun zendu zaiz kion Euskal Herrian. Bere esperientzia hurbiletik ezagutzeko Xabi Caminorekin mintzatu da TTIPI TTAPA.
Franck Dolosor: Ongi etorri Xabi, nolako aben tura bizi duzu?
Xabi Camino: Egia erran bi esperientzia bizi ditut. Alde batetik, kultur trukaketa, lana, eta lankide berriekin. Eta gero bertze bat barnean bizi izan dudana, kolpe bat bezala bakarrik bainin tzen. Han, lan berria nuen. Errealitate ainitz ezagutu dut eta galde frango egin dizkiot nire buruari. Hastapenean zaila zen lagunak eta familia ez bainituen ondoan. Gero epe luzerat ongi da denbora hartzen baituzu hango jendea uler tzeko. Hobeki erantzuten diegu hango galdeei.
FD: Bidaiak eta egonaldiak ainitz ekarri izanen dauzute…
XC: Balio zuen harat joateak. Ideia ongi ondu nuen aspalditik pentsatzen bainuen bidaia hori egitea. Gogoeta luze baten ondorioa izan da bertze zerbait ezagutzeko gogoa bainuen. Bertze giro batean bizi nahi nuen. Formakuntza ona izan da han bizitzea. Geroan ere ainitz ekarriko daut han heldutasuna ikasi baitut. Afrika ez nuen ezagutzen edo biziki gaizki. Urruntasun pixka bat hartu behar dugu europa rren begiekin begiratzen baitiogu beti. Hemen ongi bizi gara eta han gara pena behar dute, gaz teek bereziki. Gauza hunkigarriak bizi eta ezagutu izan ditut eta beharba da horiek aldatu naute.
FD: Abenturak segidarik izanen ote du?
XC: Elkartze ederrak izan ditut han. Orain proiektuak eman dauzkidate eta horietako bat biziki in teresgarria da herri ba t e ko artisau garapenaz baita. Orain irakurri behar dut eta ikusi nola lagun dezakedan ahal be zain ongi. Ez du balio laguntza ekonomiko soila ematea, lehenago ezagutu behar da herrialdea debaldetan ez aritzeko. Orain hango eskasiak, hutsak eta beharrak ezagutzen ditut. Bat bateko laguntza biziki txarra izan liteke dirua desagertzen baita batzuetan. Ez dira hain behartsuak, beraz, hobe da ongi pentsa tzea nola laguntzen ahal den. Hezkuntza eta osasun arazoak jasaten dituzte eta hango Gobernuak egin behar luke zerbait. Nekez ari da lanean hango administrazioa. Han go egitura batean egin dut lan eta horrek parada ematen du laguntza nola ekarri behar den hurbiletik ikusteko.
FD: Harat itzultzeko asmorik ote duzu?
XC: Bai, dudarik gabe, hasteko harat joateko baimenak baitut beti ere eta paradaz baliatu behar baitut orain. Gutun elektronikoen bitartez harremanetan segituko dut hango lagunekin eta gainerat ez dut bazter tzen bertze bidaia bat egitea. Hiru asteko bidaia egin nezake Togoko lagunak ikusteko.
FD: Togo eta Euskal He rrian hain desberdinak izanik, harat heltzean zer izan zitzaizun errazena eta zailena?
XC: Errexena, dudarik gabe, hango jendearekin moldatzea izan da, arras plantakoa baita, atse gina. Aise molda tzen naiz jendearekin eta egia da haiek ere ongi hartu nautela. Eta zailena ere, beharbada, kontaktua izan aurreiritzi ainitz baita bizia ikusteko molde arrunt desberdinak baitira. Gainerat, azentu arazoak izan ditugu. Frantsesez mintzo ginen baina ni nire azentuarekin eta haiek berenarekin. Has tapenean ez genuen be ti ongi elgar ulertzen eta zaila izan zait bi astez bederen. Eskerrak umorea dudan eta horrek lagundu nau aise ibiltzeko jende artean. Naizen bezalakoa agertu naiz han eta ho rrek lagundu nau. Zain tsua eta dinamikoa naiz eta han pazientzia behar dela ikasi dut.
FD: Togorat joan ai tzin dudak izan zenituen. Orain indartsuago sentitzen ote zara?
XC: Uste dut baietz. Lehen baino indar gehiago daukat orain eta gogoa dut gauza frango egiteko. Pena ematen daut ikustea hemen dena dugula eta alta gehiago mugitu behar ge nukeela oraino ere. Hango gazteak miresten ditut autokritika egiteko gaitasun haundia baitute. Ainitz ikasi dut haiekin. Fran tzia kritikatzen dute baina hori bigarren gauza da, lehenik beren buruaren kontra ari baitira. Nire ustez, hemen gehiago egin behar genuke. Jende ainitz lanean ari da baina ikusiz zer errex ta sun dugun gehiago mu gi tu behar dugu. Iratza rri behar dugu gure arazoei neurria emanez. Begirada berria dut orain. Beti mutiko bera naiz baina gauza gehiago nahi dut. Togoko lagunak ditut gogoan. Ikasten ari di ra eta seguraski lanik ez dute izanen. Horrek kez katzen nau. Emozio haundia bizi dut itzultzean. Konfidantza dut mundu guziarengan eta espe ro dut aitzina segituko dudala.