Dominikar Errepublika, Ekuatore Ginea eta Ginea Bissau­ko haurrak udan har­tzeko deialdia

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 12a, 14:00

Dominikar Errepublika, Ekuatore Ginea eta Ginea Bissauko neska-mutikoak udan etxean hartzeko deia egin du Amamayte Nafarroako Gobernuz Kan­poko Erakundeak. 2004an sortu zenetik, erakundearen bidez, Ekuatore Gineako haurrak ekarri izan dira, baina orain Dominikar Errepublika eta Ginea Bissautik ere ekarri nahi dira. Izan ere, herrialdea bat edo bertzea izan, umeak be­har haundiak dituz­te, eta garrantzitsua da umeei bizi-maila hobea eskaintzea. Hau­rrak ekain honda­rrean etortzen dira eta irail hasieran itzuli sorte­rri­ra. Ekuatore Ginean, aberastasunak gutti batzuen esku daude, Dominikar Errepu­bli­ka turis­moa­gatik eza­guna bada ere, bertako jendea txaboletan bizi da eta Ginea Bi­ssau berez da herrialde pobrea. Baldintza horietan bizi diren neska-mutikoei eman­ nahi die Ama­may­te GKEk honat etortzeko aukera eta in­teresatuek 634 401 978­ra deitu behar dute. Herrialde horietako haurrak edo bal­din­tza kaxkarretan bizi diren bertze tokie­takoak­ apadrina­tzeko aukera ere eskaintzen du GKE honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!