olentzero.net webgunea martxan jarri berri dute

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 12a

Abenduaren 22an, aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoi­tzan olentzero.net, Olent­zeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena, euskal Egube­rrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olen­tzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak. Webgunea euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakur daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun