Urtarrilaren 14tik 16ra ospatuko dira inauteriak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 12a

Ttikienek eta gazteek gustora hartzen dituzte inauterietako ospakizunak. Artxiboko argazkia

Otorduz otordu joanen dira ospakizunak, larunbateko bertso afaria barne

Inauteriao ospatuko dira Eratsunen urtarrilaren 14tik 16rako asteburuan. Ohiturak agintzen duen moduan, otorduz otordu mugituko da besta giroa, etxez etxe egiten den eskearekin atzendu gabe. Hau idazterakoan, erabat zehaztu gabe dago berez programazio handien beharrik izaten duten ospakizun hauen egitaraua, baina ostiralean, afaria izanen da, giroan sartzen hasteko.

Larunbatean bazkaria eginen da eta arra­tsean bertso afaria, Aitor Mendiluze eta An­gel Mari Peñagarikano bertsolariekin. Modesto akordeolariarekin ere dantzaldia izanen da. Aurtengo inauteriak akitzeko, igandean bazkaria izanen da akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun