Dolores Sarratea Santa Luzia eguneko omendua

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 12a

Juan Mari Ondikol

Ohiturari segituz, Santa Luzia eguna ospatu zen abenduaren 13an eta urtero bezala, jostungintzan aritutako pertsona bat omendu zuen Udalak, Zilarrezko Titarea emanez. Aurten, Maria Dolores Sarrateak jaso du ohore hori, baita Juana Muñoz eta Ana Etxeberria zinegotziek emandako lore-sorta ere. Dena dela, Llollok garbi utzi nahi izan zuen sari hori bere ahizpa Mercedesentzat ere bazela, «bera izan baitzen jostuna eta ni laguntzailea bertzerik ez», adierazi zuen hunkiturik. Argazkian, Jaione, Nekane eta Fran Ezku­rra bere seme-alabekin ageri da Dolores. Gainerakoan, omenaldia eta eskulangileen erakusketa antolatu zituzten Udalak eta Cederna-Garalurrek, 1999an ospakizun hau berreskuratzen hasi zirenetik urtero egin duten bezala. Eskulangileak elizatarian jarri zituzten beraien lanak, Zubietako Joxepa Loiarte eta konpainiaren taloak­ atzen­du gabe. Kibbi enpresaren kiwiak ere salgai jarri zituzten. Urtez urte, hauek izan dira Zilarrezko Titarea jaso dutenak: Maria Eraso (1999); Patxi Astiz (2000, gizaseme bakarra); Mari Carmen Elizalde (2001); Virtudes Etxe­bes­te (2002); Pepita Apeztegia (2003); Pakita Andiarena (2004); Mariela Olaizo­la (2005); Angeles Buenetxea (2006); Maria Teresa Mindegia (2007); Loli Ostola­za (2008); Mari Cruz Arregi (2009) eta Maria Dolores eta Mercedes Sarratea (2010).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun